domingo, 29 de diciembre de 2013

Montessori alfabetoa

Seme zaharrena bere gelakideen izenen izkiak desberdintzen hasi da. Kaletik goazela askotan esaten digu: ‘begira Oihanen letra dago hor’, eta ‘nire izena bezala’… Hau ikusita alfabeto bat egitea erabaki  dut, gure Montessori alfabetoa! Montessori pedagogia haurraren garapenean eta honen irakaskuntzan oinarritzen da. Irakaskuntza haurrarengan garatzen den prozesu naturala da, experientzian oinarrituta ez hitzetan. Hau da, haurrari ez zaio irakatsi behar, baizik eta berak ikas dezan ingurugiro egokia sortu behar da, gizakiak dauzkan ahalmenak garatzeko aukerak eman. 
Web honetan, Montessori en casa, haurra jaiotzen denetik eta 12 urte bitartean egin daitezkeen jarduera proposamen ezberdinak aurkitu daitezke: eskulanak, laminak, material propioa egiteko ideiak...



Ez dakit irudian antzematen den, boltsikoz osaturiko ohial bat da. Boltsiko bakoitzean alfabetoaren izki bereko aleak gordetzeko erabiliko dugu, letra handiz nahiz xehez.

Oraingoz letra handiak besterik ez ditut prestatu, horiek bereizten hasi da eta hasteko nahikoa izango zela iruditu zait. Bokalak gehiago erabiltzen direnez, bost ale bakoitzatik moztu ditut eta kontsonante bakoitzatik hiru ale. Hala ere izki handia eta txikia elkarren ondoan jartzea ideia ona dela iruditu zait, aurrerantzean erlazio hori egitea ondo etorriko zaiolakoan nago. Izkiak egiteko goma eva erabili dut.


Lana bukatutzat egiteko pentsatu dut nolabait bildu ahal izatea, edo zintzilik edukitzeko euskarriak edukitzea... baina materiala erabiltzeko irrikitan nago eta bere horrela ematea pentsatu dut.



domingo, 22 de diciembre de 2013

Meriendarentzako boltsa

Urtea bukatzeko merienda eramateko boltsa batekin nator, beno merienda edo beste hainbat gauza eramateko aproposa!!

Para finalizar el año vengo con una bolsa para la merienda, bueno es adecuada para la merienda o para llevar cualquier otra cosa!!


Barruko josturak ezkutatzeko bies zinta jarri diot. Ez zen beharrezkoa eta seguruenik egongo dira beste modu batzuk egiteko baina biez zinta bat jarri nahi nuen.

Para ocultar las costuras interiores he usado una cinta al bies. No era necesario y seguramente habrá modos mejores pero me apetecía probar poner una cinta al bies.


Hurrengoa sendoagoa izateko forroarekin egingo dut.

La próxima que haga la haré con forro para que tenga más cuerpo.

martes, 10 de diciembre de 2013

Boltso txiki bat


Etxean bildutako materialarekin boltso txiki bat egin dut: praka zahar baten kremailera, oihal zati bat eta bi arandela. Kremailera 12 zentimetrokoa zen beraz, boltsoaren tamaina 13 cm x 13 cm izan da. Hasi berria naiz jostun kontuetan eta hainbat akats egin ditut baina seguruenik asko ikasi ere.

He hecho un pequeño bolso con material que he encontrado en casa: cremallera de un viejo pantalón, un trozo de tela y dos arandelas. La cremallera medía 12 cm por lo que el tamaño del bolso ha sido de 13 cm x 13 cm.

Saiatuko naiz prozesua azaltzen:
Voy a tratar de explicar el proceso:

1.    Lehenengo artehuna moztu dut, 15 x 15 zentrimetroko bi zati (2 zentimetro gehiago josturarentzat). Alde batetik itsasgarria denez, oihalaren ifrentzuaren gainean jarri eta plantxarekin pasa dut.

1.   He cortado la entretela, dos trozos de 15 x 15 centímetros (dos centímetros más para la costura). Como es adhesiva por uno de los lados, la he colocado en el revés de la tela y la he pasado con la plancha. 

2.  Oihal zati batean, kremaileraren marka egingo dugu atzealdean. Moztutako ertzak barrualdera tolestu laukizuzen bat osatuz. Kremailera laukizuzenan zentratu eta inguru osoan josi pespunte fin bat erabiliz.

2.   En uno de los trozos de tela, haremos una marca para la cremallera por el revés. Doblar los extremos hacia el interior formando un rectángulo. Centrar la cremallera en el rectángulo y coser por el contorno con un pespunte pequeño.
3.    Bi ehunak aurkiz aurki jarri. Bien artean lokarria jarri behar da irudian ikusten den bezala. Kremailera irekia dagoela inguru osoa josi. Kontuz josi behar da, lokarria harrapatu gabe. Bukatzeko ertza josi zig-zag puntada luzez.

3.     Colocar las dos telas por el derecho. Hay que colocar la cuerda como se ve en la imagen. Coser con todo el contorno con la cremallera abierta. Coser con cuidado, sin atrapar la cuerda. Para terminar hilvanar el contorno con la puntada zig-zag.

4.     Kremaileran zulotik buelta eman boltsoari eta listo.

4.    Dar la vuelta al bolso por el hueco de la cremallera y ya está.

lunes, 2 de diciembre de 2013

Orratzontziak

Hilabete bat eman dut josteko makinarekin praktikatzen eta oinarrizko gauzak ikasten. Gaurkoan nire lehenengo bi lanak jarriko dizkizuet.

Llevo un mes practicando con la máquina de coser y aprendiendo cosas básicas. Hoy os voy a mostrar dos de mis primeros trabajos.


Lehenengoa, honako tutoriala jarraituta egin dut. Patchworkeko blokeak erabili ordez, oihal arrunt bat erabili dut (14 cmko bi zati behar dira).

El primero, lo he hecho siguiendo este tutorial. En vez de utilizar un bloque de patchwork, he utilizado un trozo de tela (se necesitan dos trozos de 14 cm).



Bigarren hau egiteko, eredua beste blog honetatik atera dut. Agian, itxuraz ez da bestea bezain polita baina egia esateko pilo bat erabiltzen dut. Josten nuenean askotan orratzak bueltaka ibiltzen ziren nire inguruan baina inoiz ez nituen aurkitzen: oihalen azpian, lurrean... baina orain ez ditut galtzen beti eskura ditut!!

Para hacer el segundo, he seguido este modelo. Tal vez a simple vista no sea tan bonito como el otro pero a decir verdad lo utilizo un montón. Cuando estoy cosiendo las agujas y alfileres danzaban a mi alrededor pero no los encontraba con facilidad: debajo de las telas, en el suelo... ahora no los pierdo, siempre están a mano!!!

jueves, 28 de noviembre de 2013

Jostura Hiztegia

  • Artehun: entretela   
          Jakako artehunak josten ari da: está cosiendo  las entretelas de la chaqueta.
  • Aurki: derecho
         Ehunaren aurkia: el derecho de una tela.
  • Atzera-puntada: pespunte
         Atzera-puntada txikiak egin: hacer un pequeño pespunte.
  • Ifrentzu: revés
         Oihal honek ifrentzua oso zakarra da: esta tela tiene el revés muy basto
  • Jostura: costura
         Jostura askatzeko: para soltar la costura.
         Josturarik gabeko jantzia: un traje sin costuras.

  • Loneta: olana

sábado, 23 de noviembre de 2013

Ongi etorri

Ongi etorri nire blogera. Duela gutxi josten hasi naiz. Blog honetan nire lantxoak ikusi ahalko dituzue.  

Bienvenid@s a mi blog. Hace poco tiempo que he empezado a coser. En éste blog podréis ver mis trabajos.